Pelaioenea - Goiko gela


Eraikineko areto handiena, gauza askotarako balia litekeena (54,53 m2)

Pelaioenea - Goiko gela

Eraikineko 1. solairuan dago, eta gauza askotarako balia liteke: bilerak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, talde-dinamikak...

Eserita, gehienez ere 55 lagunentzako tokia dago, eta 36 lagunentzako dantza, yoga edo gimnasia egiteko. Aulkiak daude, nahi beste.

Ethernet kable bidezko interneteko konexioa dauka, eta pantaila ere erabil liteke HDMI sistemaren bidez.

Argitasun handia dauka egun osoan zehar.

Usurbilgo Emakumeon Etxea bertan kokatua dago. Etxearen helburuekin loturiko jarduerak garatzeko erreserba daiteke gunea. Erreserba onetsita, eraikinean sartzeko txartela beharko duzu. Eskuratzeko hurrengo helbidera idatzi: emakumeonetxea@usurbil.eus

Bestelako erabileretarako Belmonte Auzo Elkartekoekin jarri beharko duzu harremanetan.

Ordutegia: astelehenetik igandera, 9:00etatik 21:00etara.