Bilerak edota talde-dinamikak egiteko gune aproposa da; izan ere, proiektoreaz gain interneterako konexioa eta arbela dauzka.
Gehienez ere 17 lagun sar litezke bertan. Nahikoa aulki eta mahai dago.
Gela argitsua da, ia egun osoan zehar.
Ordutegia: 8:00 – 20:45. Larunbat arratsalde edo iganderako erreserba gutxienez hiru egun lehenago egin beharko duzu. Bestela, idatzi kultura@usurbil.eus helbidera edo deitu 943371999 telefonora.
Erreserba egiteko, egin klik nahi duzun egun eta orduan egutegiaren gainean.