Potxoenea - Urdintxo


Potxoeneko areto handiena da (77,66 m2)

Potxoenea - Urdintxo

Eraikineko azken solairuan dago, eta gauza askotarako balia liteke: bilerak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, talde-dinamikak...

Gehienez ere 38 lagunentzako tokia dago. Aulkiak eta mahaiak daude, nahi beste.

Interneteko konexioaz gainera, proiektorea, pantaila, bozgorailuak eta arbela dauzka.

Argitasun handia dauka egun osoan zehar.

Ordutegia: 8:00 – 20:45. Larunbat arratsalde edo iganderako erreserba gutxienez hiru egun lehenago egin beharko duzu. Bestela, idatzi kultura@usurbil.eus helbidera edo deitu 943371999 telefonora.